Ekitaldiak

Proiektuan zehar bost ekitaldi publiko antolatuko dira, eta bertan egileek nahiz itzultzaileek parte hartuko dute.

GG4A proiektuko lehen topaketa, Liublianan, Izolan eta Medvoden, Eslovenian (2022ko urriak 7-10)

2022ko urriaren 7tik 10era Eslovenian egin zen GG4A abiarazteko topaketak proiektuko bazkideak bildu zituen sarrera-saio batekin abiatu ziren. Gaia kulturarteko irakurketaren sustapena izan zen.

Topaketa urriaren 7an hasi zen, parte-hartzaileak Liublianara iritsi zirenean. Urriaren 8an, goizean, Trubarjeva hiša literatura zentroan, Malincek ongietorria egin zien partzuergoko kide guztiei, eta, ondoren, izotza hausteko eta bazkideen arteko lotura sustatzeko jarduera bat egin zen. Jarraian, ekimenaren logotipoa aurkeztu zen proiektua aurkezteko saio batean, eta haren helburuak eztabaidatzeko oinarriak ezarri ziren. Lan atal espezifikoak (Work Packages) xehetasunez errepasatu ziren, literatur lanen zirkulaziotik hasita. Alberdania eta Malinc argitaletxeen eskutik, proiektuan erabiliko diren liburuak nabarmendu ziren. Ondorengo eztabaidak idazketa sortzaileko tailerrei (WP4), gaikuntza-lanei (WP5) eta komunikazio- eta hedapen-estrategiei (WP6) buruzkoak izan ziren. Segmentu horietako bakoitzak eztabaida interaktiboko tarte bat izan zuen, eta parte-hartzaileek ideiak eta iradokizunak partekatu zituzten.

Arratsaldean, bazkideak Izolara joan ziren, eta bertan ibilaldi gidatu batez gozatu zuten, Manzioli Jauregian “Hizkuntzak eta paisaiak” izeneko ekitaldira joan aurretik. Ekitaldi artistiko horretan, João Manuel Ribeiroren partehartzeaz gain, istriar, italiar, portuges, espainiar, esloveniar, euskaldun eta mazedoniaren hizkuntzen eta kulturen arteko lotura azpimarratu zuten Iskra Dimkovskak, Jorge Giménez Bechek, Jana Bauerrek, Dorina Bržanek, Remigio Grižoniček eta Barbara Pregeljk. Horiek guztiek Francisco Tomsichen eta Remigio Griatoniren ekarpen bisuala ere izan zuten. Europar Batasunaren Liublianako Etxeko Matej Škorjakek eman zuen ongietorriko hitzaldia.

Urriaren 9an, taldea Hiša na hribu herrian bildu zen, Medvoden, eta Malincek ongietorria egin zien parte hartzaileei. Ondoren, eztabaidarako tarte zabalagoa zabaldu zen, eta bazkideek elkarlanean berrikusi zituzten hurrengo sei hilabeteetarako zereginak. Proiektuaren lehen topaketa garrantzitsu honi amaiera emateko, parte hartzaileei esperientzia kultural berezi bat eskaini zitzaien, Liublianan egindako ibilaldi bitxi baten bidez.


Topaketa Oporton, Portugal (2023ko apirilaren 13-16)

Proiektuko bazkideen bigarren topaketa Oporton izan zen, Portugalen, 2024ko apirilaren 13tik 16ra. Helburua GG4A proiektuaren jarduerak berrikustea eta planifikatzea zen. Horien artean daude, besteak beste, gamifikazioaren bidez irakurketa nazioartean sustatzea, sormenezko idazketari buruzko hainbat tailer egitea eta proiektuaren bost hizkuntzetan (esloveniera, euskara, gaztelania, mazedoniera eta portugesa) gazteentzako sei literatur lan argitaratzea.

Apirilaren 15ean, larunbata, aurkezpena egin zen Paredeseko udal liburutegian, Portotik gertu dagoen hiri batean. Peter Svetina idazleak Os Sábios Hipopótamos eta A História do Pão liburuak aurkeztu zituen, Barbara Pregelj eta João Manuel Ribeiro editoreekin izandako elkarrizketan.

Ekitaldiaren bigarren zatian, proiektuko gainerako kideekin batera, irakurketa literarioa egin zen proiektuaren bost hizkuntzetan: portugesa, esloveniera, mazedoniera, espainiera eta euskara. Ekitaldi horrek Portoko topaketaren amaiera markatu zuen, eta bertan Mazedoniako bilera 2023ko urrian egitea erabaki zen.


Bazkideen hirugarren topaketa, Skopjen, Ipar Mazedonian (2023ko irailaren 14an eta 15ean)

2023ko irailaren 14an eta 15ean GG4A: Irakurketaren Sustapen Berritzailea eta Kulturartekoa proiektuko bazkideen hirugarren topaketa egin zen Skopjen, Ipar Mazedonian. Proiektuaren jarduerak berrikusi eta planifikatzea zen helburua, baita proiektua eskoletara eramateko datak finkatzea ere. Eslovenian seigarren urtez jarraian Classcraft plataforma digitalean liburuak irakurri eta erronkak ebatzi dituzten ikasle esloveniarrei datorren urtarrilean batuko zaizkie portugaldarrak; ondoren, otsailean, mazedoniarrak, espainiarrak eta euskaldunak izango dira. Proiektuaren beste berritasun bat idazketa sortzaileko tailerra da. Bertan, parte-hartzaileek eta mentoreek idazketaren oinarriak ikasiko dituzte, eta hainbat lan praktikotan probatuko dituzte.

Skopjeko topaketaren lehen egunean, goizeko sarrera-bileraren ondoren, Polona Konjedic eta Katarina Kogej taldekideek proiektua aurkeztu zuten, Brakja Miladinovci Udal Liburutegian.

Arratsaldeko saioan, Istorioak partekatu izeneko tailerra egin zen. Gazteak erakartzeko trikimailu eta aholku batzuk partekatu ziren, eta irakurketa sustatzeko proiektuetan motibazioa lantzeko erabilitzen diren estrategiak aurkeztu ziren.

Topaketaren bigarren goizean, ekintzak planifikatzeko bilerak egin ziren, eta, ondoren, ekitaldi publiko bat egin zen, Bukva liburu-dendan: Ispilua eta jeansak: euskal eta portugaldar literatura irakurle gazteentzat. Ekitaldiaren helburua irakurle gazteentzako euskal literatura eta literatura portugaldarra aurkeztea zen, baita proiektuko bi lanen mazedonierazko hurrengo itzulpenak ere: Teresa Calo idazlearen Marta frente al espejo monodrama eta João Manuel Ribeiro idazle eta poetaren Os Jeans da Joãna poema-liburua. Idoia Noblek, Alberdania argitaletxeko ordezkariak, haurrentzako euskal literaturaren ezaugarriak aipatu zituen, eta Iskra Dimkovskak, Skaznuvalka argitaletxeko editoreak, Marta ante el espejo monodramaren pasarte bat irakurri zuen, mazedonierara egindako itzulpenean. Ondoren, João Manuel Ribeirok Portugalgo haur literaturaren garapenaren ikuspegi orokorra eskaini zuen, Aleksandar Achkoskik moderatutako solasaldian. Ekitaldiaren amaieran, Os Jeans da Joãna bildumako poema baten mazedonierazko itzulpena eskaini zitzaion bertaratutakoei. Ekitaldi eleaniztun honek Skopjeko bazkideen topaketaren amaiera ekarri zuen.

Bazkideen laugarren topaketa, Liublianan, Eslovenian (2024ko azaroak 12-15)

GG4A proiektuaren garapenari buruzko topaketa hau 2024ko azaroaren 11tik 15era egin zen, Liublianan (Eslovenia). Proiektuko kideek kulturarteko irakurketaren sustapenean izandako aurrerapenei buruz eztabaidatzeko plataforma izan zen.

Topaketa azaroaren 11an hasi zen, ongietorri ekitaldi batekin. Hasiera formala, berriz, azaroaren 12an izan zen, KUD Sodobnost International argitaletxearen egoitzan. Sodobnosteko eta Malinceko ordezkariek proiektuaren ikuspegi orokorra eskaini zuten. Goizak lan atal (Work Packages) nagusien eguneratzeekin jarraitu zuen, hala nola literatur lanen zirkulazioa (WP2), idazketa sortzaileko tailerrak (WP4), gaitasunen garapena (WP5) eta komunikazio estrategiak (WP6). Trubarjeva hiša literatur zentroan bazkaldu ondoren, Nataša Konc Lorenzutti-k gidatutako literatur ekitaldi batean parte hartu zuten bazkideek, eta Liublianako bisita gidatu batekin amaitu zuten eguna.

Azaroaren 13an, parte-hartzaileak Bled-era joan ziren, eta proiektuko jarduerak Moodle plataforman nola ezarri eztabaidatu zuten. Bertan, Bled Belaunaldiarteko Zentroan, irakurketa eleanitzeko saio batean parte hartu zuten, non proiektuko hizkuntza guztiak entzun ziren. Arratsaldeko saioa hurrengo sei hilabeteetarako aurreikusitako zereginetan zentratu zen, Bledeko parajeetan barneratzeko atsedenaldi batekin.

Azaroaren 14an, taldeak Informatikaren Museoa bisitatu zuen, eta bertan hainbat argitaletxeren aurkezpenetara joan zen, kideen argitaletxeei zegozkien aurkezpenak egin zituen (Alberdania, Trinta Por Uma Linha eta Malinc), eta esloveniar argitaletxeekin sarean lan egiteko saio batean parte hartu zuen. Jardunaldia amaitzeko, Esloveniako sukaldaritzari buruzko ezusteko tailer bat egin zen.

Bilera azaroaren 15ean amaitu zen, partaideek Liublianatik alde egitearekin bat. Oro har, topaketa honek GG4A proiektuaren helburuak indartu zituen, eta hurrengo faseetarako lankidetza-ahaleginak sendotu.


Proiektuko bazkideen bosgarren bilera Irunen, Espainian (2025eko ekainaren 9a eta 10a)

GG4A proiektuko bazkideen azken bilera Irunen egin zen 2025eko ekainaren hasieran.

Astelehen goizean, irailaren 6an, Irungo Alberdania argitaletxean bildu ginen. Bertan, proiektuaren ebaluazioa egin genuen, gauzatzean zehar izandako erronkak eta proiektuaren barruan elkarrekin ikasitako gauzak azpimarratuz. Bazkaria aprobetxatu genuen euskadiko sukaldaritza ezagutzeko eta Irungo Gastronomia Elkartea bisitatu genuen, non Alberdaniako gizonezkoen taldeak gure bazkaria prestatu zuen.

Bazkalostean, Pasaia Donibanera joan ginen, non lehenik hiria bisitatu genuen, proiektuaren egileekin eta itzultzaileekin bildu ginen, eta arratsaldeko ekitaldirako prestatu ginen udal liburutegian.

Han, musika sorpresa oso berezi bat prestatu ziguten, Idoie Noble musika taldearekin. GG4A proiektua eta bertan argitaratutako literatura lanak aurkeztu genizkien parte-hartzaileei. Berriz ere, irakurraldia eleaniztuna izan zen: Patxi Zubizarretak “Grenak je med” (Akordeoia) testua irakurri zuen euskeraz, Urban Leskovarren eslovenieraz; Joao Manuel Ribeirok portugesez, Juna Kruz Igerabidek bere euskerazko itzulpenean; Teresa Calo gaztelaniaz eta Iskra Dimkovskak mazedonieraz. Kultur ekitaldia musika eta lagunartearekin amaitu zen.

Ekainaren 10ean, asteartea, proiektuaren ebaluazioarekin jarraitu genuen eta bilera amaitu genuen Jaizkibel mendiaren magalean bazkari oparo batekin.

Ekainaren 11n, asteazkena, bilerako parte-hartzaileak beren etxeetara eta/edo eginkizunetara itzuli ziren.