Eskoletarako
Liburu bikainak, konpainia ona eta online sormena!
ZERTAN DATZA PROIEKTUA?
Proiektua lehiarako diseinatuta dago, eta online garatzen da. Ikasleek (hiruko taldetan) kalitate handiko sei liburu irakurriko dituzte, gazte literaturaren arlokoak guztiak. Parte-hartzaileei ez zaizkie liburuen izenburuak jakinarazten, ariketak egin ahala asmatu egin behar baitituzte. Lehiaketaren helburua da taldeek liburuei buruzko asmakizunak behar bezala ebaztea, proiektuan irakurtzen ari diren liburuen izenburuak asmatzen joatea, eta irakurri dituztela modu aktiboan frogatzea. Erronkei (challenges) erantzuterakoan, liburuetan oinarritutako sormen-lanak eginez puntuak lortzen dituzte; originaltasuna eta sormena erakusten duten taldeek lortzen dute puntu gehien. Erronka guztiak ebazten dituen taldea, eta puntu gehien lortzen dituena, izango da garaile.
NOLA PARTE HARTU ONLINE?
Proiektuak irakurketa-lehiaketa baten formatua du. Moodle plataforman kokatuta dago, irakaskuntzaren arloan duela urte asko mundu osoan erabiltzen den plataforma batean, alegia. Ingurunea segurua da, itxia eta proiektuko parte-hartzaileentzat mugatua. Talde bakoitzak ezizen bat aukeratuko du, eta, parte-hartzaileek jasotako jarraibideen arabera, atarira konektatuko da. Ondoren, taldeak bere avatarra aukeratuko du, liburuei buruzko erronkei aurre egingo die, eta garaipena lortzeko ahaleginean abiatuko da.

ZEINTZUK DIRA SARIAK?
Talde irabazlearen saria txango bat izango da, mentorearekin batera, Irrisarri Land parkera (https://www.irrisarriland.com). Lehen, bigarren eta hirugarren postuetan sailkatutako taldeek, gainera, liburuak eta irakurketa-sariak jasoko dituzte.
NOLA EMAN IZENA. PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Proiektuan parte hartzea erabakitzen baduzu, eta zure taldea irabazle suertatzen bada, txango batean laguntzeko edo laguntzaile bat aurkitzeko konpromisoa hartzen duzu. Proiektuan parte hartzeko, Interneterako konexioa duen ordenagailu bat edo smartphone bat (android, iPhone) beharko duzu, eta proiektuan lan egiteko erabiliko dituzun liburuak erosi beharko dituzu.

Izena ematean, proiektuko liburuen tituluak isilpean gordetzeko eta sarbidea inorekin ez partekatzeko konpromisoa ere hartzen duzu. Animatu gurekin bat egitera! Bete ezazu www.alberdania.net webgunean online izena emateko aurkituko duzun formularioa. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi alberdania@alberdania.net helbidera.