Moodle erabiltzeko jarraibideak

  • GG4A proiektua Moodle plataforman gauzatzen da. Bertan, parte-hartzaileak hiruko taldetan lehiatzen dira. Saioa hasteko, talde bakoitzak bere helbide elektronikoa behar du. Horregatik, proiektu honetarako Gmail helbide bat sortzea gomendatzen dugu.
  • Taldeak ezizen bat aukeratuko du eta, mentorearekin batera, proiektuan parte hartzeko eskabide-inprimakia beteko du. (Parte hartu ahal izateko, taldeak izena emanda egon behar du.) Ondoren, taldea Moodle plataformara konektatuko da.
  • Eskabide-inprimakia bete ondoren, izena emateko jarraibideak jasoko dituzue, erabili duzuen helbide elektroniko berean.

Nola eman izena Moodlen

Nola eman izena irakurketa abenturan

Nola aukeratu avatar bat

Bideoak igotzeko jarraibideak


Nola eman izena Moodlen

Nabigatzailean (Firefox, Google Chrome, Safari…) honako helbide hau idatzi: https://reading.gg4a.eu. Proiektuaren webgunea irekiko da, Moodlen.

Goian, ezkerraldean, bi atal ikusiko dituzue: Jarraibideak eta Avatarra aukeratu. Hemen zuen avatarra aukeratu, jaitsi eta gorde ahal izango duzue, talde gisa izena eman ondoren zuen profilari eransteko.

Goian, eskuinaldean, Sartu aukera ikusiko duzue. Bertan klik eginez gero, leiho bat irekiko da.

Atarira lehen aldiz sartzen ari bazarete, egin klik Sortu kontu berri bat aukeran. Beste leiho bat irekiko da.

Zuen pasahitza sortu behar duzue, helbide elektronikoa idatzi, Izena jartzen duen lekuan taldearen izena idatzi, eta Abizena dioen lekuan, ikastetxearen izena (adib.: Txingudi, gidoirik eta zuriunerik gabe). Herrialdea aukeratu eta egin klik Sortu nire kontu berria aukeran.

Orri honetara iritsiko zarete:

Egin klik Jarraitu aukeran.

Izena emateko erabili duzuen e-mail helbidean, honako mezu hau jasoko duzue:

Estekan klik eginez gero, izen ematea berretsiko duzue, eta beste mezu hau jasoko duzue:

Orain plataforman izena emanda zaudete. Hurrengo urratsa irakurketa abenturan izena ematea izango da.


Nola eman izena irakurketa abenturan

Plataforman sartu behar duzue, aurreko urratsean sortu duzuen erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Erabiltzaile-izena eta pasahitza behar bezala sartu ondoren, plataformaren aginte-panelean sartuko zarete. Irudi hau agertuko da.

Irakurketa abenturari ekiteko, egin klik Hasiera aukeran, goian, ezkerraldean, eta honako irudi hau ikusiko duzue:

Irakurketa abentura bat aukeratzean, Matrikula nazazu aukera agertuko da.

Matrikulazio-gakoa eremuan, sartu mentoreak eman dizuen gakoa, eta egin klik Matrikula nazazu aukeran. Ikastarorako sarbidea lortuko duzue.

Eta orain zuen irakurketa abentura Nire ikastaroak atalean agertuko da.

Horrekin amaitzen da ikastaroan izena emateko prozesua.


Nola aukeratu avatar bat

Egin klik Aukeratu zuen avatarra estekan, eta deskargatu gehien gustatzen zaizuen avatarra. Jarraian, plataforman saioa hasi. Saioa hasitakoan, bi letra larri dituen zirkulu gris bat ikusiko duzue goian, eskuinaldean. Egin klik zirkulu honetan, eta hautatu Profila. Ikusi beheko irudia.

Profila aukera agertuko da. Aukeratu Editatu profila.

Irudi hau ikusiko duzue:

Orain, aurretik gorde duzuen irudia markoraino arrastatu, eta egin klik Eguneratu profila aukeran, pixka bat beherago. Irudi hau ikusiko duzue:


Bideoak igotzeko jarraibideak

Lehenik eta behin, sortu YouTubeko zuen kanal propioa. Nabigatzailean, https://www.youtube.com idatzi eta Hasi saioa/Sign In sakatu, goian, eskuinaldean.

Sartu zuen pasahitza eta egin klik Hurrengoa/Next aukeran.

Sartu zuen pasahitza eta egin klik Hurrengoa/Next aukeran.

Orain ez/Not now aukera sakatzen baduzue, zenbait irudi dituen orri batera iritsiko zarete (beheko irudien antzekoak).

YouTubeko saioa behar bezala hasi baduzue, letra bat agertuko da (taldearen izenaren lehen letra), goian, eskuinean, dagoen zirkuluan.
Orain bideo bat igo dezakezue, goranzko gezian klik eginez, edo + zeinua duen kameran klik eginez. Horrela, zuen kanal propioa sortuko duzue.

Izena/Name aukeran zuen kanalerako izen bat aukera dezakezue (edo dagoen bezala utz dezakezue), Sortu kanala/Create channel sakatuz. Ondoren, Sortu aukeran klik eginez gero, leiho bat agertuko da, eta nahi duzuen bideoa bertaka arrastaka eraman ahalko duzue; Fitxategiak aukeratu/Select files sakatuz eta fitxategia zuen ordenagailuan bilatuz ere igo dezakezue bideoa.

Fitxategi bat leihora arrastatzen duzuenean, edo zuen ordenagailuan aukeratzen duzuenean, beheko irudia ikusiko duzue. Hemen bideoaren izenburua idatzi behar duzue, Izenburua/Title atalean, eta deskribapena Deskribapena/Description atalean. Ondoren, Hurrengoa/Next sakatu.

Jarraian, hainbat xehetasun gehitu ditzakezue. Hurrengoa/Next aukeran klik egin aurretik, gutxienez bideoaren edukia haurrentzat den ala ez zehaztu behar duzue (hurrengo irudian ikus daitekeen bezala).

Bideoa haurrentzat egokia den ala ez adierazi ondoren, sakatu Hurrengoa/Next, eta irudi hau ikusiko duzue.

Hemen ez duzue ezer egin behar, Hurrengoa/Next sakatu besterik ez. Beheko irudia agertuko da.

Berriz Hurrengoa/Next sakatuz gero, beheko irudia ikusiko duzue. Hemen garrantzitsua da Sailkatu gabe/Unlisted aukeratzea. Eskuinean, bideoaren azpian, Bideoa/Video link esteka ageri da. Esteka hori kopiatu eta itsatsi behar duzue zuen lanean.

Amaitutakoan, Gorde/Save sakatu, eta beheko irudia ikusiko duzue.

Beste aukera bat da bideoaren esteka hemen kopiatzea. Bideoa igotzen amaitzeko, egin klik Itxi/Close aukeran. Orain bideoa zuen kanalean dago.
Edozein unetan bideo berriak igotzeko, aukeratu Sortu/Create, eta gero Igo bideoak/Upload videos, goian, eskuinean.